Munduko jakiak gaur Usurbilen, jatorri anitzetako herritarren eskutik

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 12a, 12:50

Euskal Herritik abiatu, eta Maroko, Sahara, Nikaragua, Kubara... nazioartean zehar bidaiatzeko aukera izan da eguerdian frontoian. Eta onena, herritik mugitu ere egin gabe. Usurbilen bizi diren jatorri ezberdinetako herritarrek, sorterrietako jaki goxo askoak dastatzeko aukera eskaini digute.

Ekitaldi gastronomiko honen bidez, udalerri anitza dugula jabetzeko aukera aparta izan dugu. Munduko beste txokoetako gastronomia ezagutu, eta garrantzitsuena, jatorri ezberdinetako usurbildarren arteko loturak sendotzeko aitzakia ezin hobea gaur, Herri Anitza! jaialdiaren baitan.