Errausketaren aurkako giza-kate luzea osatu dute Kontxan

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 13a, 13:41

Azken urteotako luzeena. Errausketarik ez zioten globo, pankarta eta txartelekin parte hartu dute herritarrek Kontxako hondartzan egin den mobilizazioan. Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietako erraustegia eraikitzeko agertu duen asmoaren aurrean, halako azpiegiturarik inon ez dutela nahi adierazi dute beste behin, eta aldiz, bestelako alternatibak badirela gogorarazi dute. Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundetik gainera, gai honi buruzko galdeketa bat egitea sustatuko dutela iragarri dute.

Atxikimendu zerrenda luzea

Kontxako estropaden bigarren eta azken jardunaldi egun handian mobilizatu dira errausketaren aurka. Usurbildar dezente ikusi ditugu tartean. Herritarrak bakarrik ez, eragile talde zabalak bat egin du gaurko mobilizazioarekin; besteak beste, Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea, Eguzki, Ekologistak Martxan, Zero Zabor, Donostia Bizirik, Greenpeace, EH Bildu, Ezkerra, Ezker Anitza, Irabazi, Equo, Ganemos Andoain Irabazi, Podemos, ESK, CCOO, LAB, ELA, CNT, CGT, STEE-EILAS, Gazte Abertzaleak...

Irailaren 3an egin zuten, igande honetako mobilizazioa aurkezteko agerraldia. Agerraldiak eman zuena, lotura honetan duzue: http://www.noaua.eus/?p=40631