3.519 eta 3.051, Tipi-Tapako zenbaki sarituak

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 14a, 10:43

Larunbatean Usurbilen ospatu zen Herri Anitza! jaialdiarekin bat egin zuen atzorako Hurbilago Elkarteak antolatua zuen denboraldi berri honetako lehen Tipi-Tapak. "Munduko janariak" zerbitzatu zituzten pintxo berezietan, Artzabal, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernek. Eta amaieran, ohi den moduan, Tipi-Tapako txartela edaritegietako zigiluekin bete zenutenok, bi sari eder askoren zozketan parte hartzeko aukera izan zenuten.

Pintxo festa amaieran Bordatxon ospatu zen zozketako zenbaki sarituak honako hauek dituzue:

1.saria: 150 euroko erosketa balea. Zenbaki saritua: 3.519.

2.saria: 2 lagunentzako afaria Bordatxon. Zenbaki saritua: 3.051.

Hurrengoa, urriaren 11n

Antolatzaileen oharra; “Zorionak! Sarituak pasa daitezela Bordatxotik”. Aurrerantzean, eta datozen hilabeteetan lehen igandeetan herrian iragarriak dauden ekimenak tarteko, Tipi-Tapa bigarren igandeetan ospatuko da. Irailaren 13ko hitzorduaren ostean beraz, hurrengo Tipi-Tapa urriaren 11n ospatuko da.