22 mendizale Besabi-Goizueta txangoan

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 14a, 11:07

Ondoko irudian, atzo Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak antolaturiko txangoan parte hartu zuen taldea. 22 mendizaleek osatu zuten Besabin abiatu, Mandoegi mendia igo eta segidan Goizuetan jarri zuten helmugarako bidea. Hurrengo irteera, urriaren 18an.

Azken orduko aldaketarik ez bada, honatx Andatza M.K.T.-k urte amaierara arte programatuak dituen hurrengo ekintzak:

-Urriak 18: Uharte Arakil-Goldaraz.

-Azaroak 8: Alegia-Lekunberri.

-Azaroak 25-28: Mendi Astea.

Informazio gehiago: andatza.com

Irudia: Andatza M.K.T.