Giro ederra, masusta zaleen afarian

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 14a, 09:50

Urtez urte gehitzen doa zaletu kopurua, eta talde kideak baita. Masusten Kofradia indartzen ari den seinale, aurreko ostiralean Txirristran ospatu zuten kantu afaria. Iruditan dituzue masustari gorazarre egiten dien kofradia. Giro ederrean ospatu zuten, Arantzazu Ugarte herritarra bilguneko kide berri izendatu zuten hitzordua.