Azken eguna, Santueneko jaietako herri afari eta bazkaritarako txartelak erosteko

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 14a, 11:36

Mugi, asteburu honetan ospatuko diren Santueneko festetako herri afari eta bazkarira joan nahi baduzue. Astelehen hau duzue, irailaren 14a, hitzorduotarako txartelak erosteko azken eguna.

Berritua dator herri afaria, Bertso Afari Musikatuan bihurtua aurten. Xabi Tello herritar sukaldariak prestaturiko plater goxoak dastatzeko aukera izango da irailaren 19ko herri afarian. Honatx menua: arrain zopa, onddo eta otarrainska krepa itsaski saltsarekin; entrekota parrillan, patata panaderak eta barazkiekin; gazta eta mugurdizko pantxineta, txokolate beroarekin.

Plater eta plater artean, Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" bertsolarien saioaz gozatzeko aukera egongo da. Haritz Casabal arituko da gai jartzaile lanetan. Eta haiekin musikari taldea: Urtzi Olaziregi (baxua), Igor Arruabarrena (kitarra) eta Eneko Sierra (saxoa).

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa abiatu bezperan ospatuko den hitzordurako sarrerak salgai izango dira irailaren 14ra arte, 20 eurotan, Ibaiondo elkartean, Gure Elkartean eta Artzabalen.

Hiru guneotan eskuratu ahalko dira baita irailaren 14ra arte, biharamunean, irailaren 20an, 14:00etatik aurrera egingo den herri bazkarirako txartelak ere.

Santueneko jaiak 2015

Irailak 18, ostirala

17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.

Ondoren, globo gerra.

18:30 Buruhandiak eta Txaranga.

19:00 Sardina jana txosna aurrean.

23:00 Kontzertuak: Odolaren Mintzoa, Izeberg eta Erokomeri Erromeria.


Irailak 19, larunbata

11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.

13:00 Buruhandiak.

14:00 Haur bazkaria (Norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan banatuko dira)
.

16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).

16:00 Haurrentzako puzgarriak eta Kar Pista.

17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.

19:00 Buruhandiak.

20:30 Bertso Afari Musikatua.

Ondoren, kontzertuak: Altxatu, Tania de Sousa eta Itzartu Erromeria.

Irailak 20, igandea

11:00 Toka txapelketa.

12:00 Hamaiketakoa txosnan.

14:00 Herri bazkaria.

17:30 Gorritiren Showa.

Ondoren, buruhandiak.

19:30 Piper dastaketa.

21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.