Sarai Lizaso Mitxelena pozarren Kontxan

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 14a, 12:00

Pozik asko duzue Sarai Lizaso Mitxelena usurbildarra, talde kide, lagun eta senideekin batera, Josu Aranberrik ateratako ondoko irudiotan. Ez da gutxiagorako. Sare sozialetan jaso dituen zorion mezuetan nabarmentzen ziotenez, urte osoko lan itzelaren emaitza izan zen atzokoa. Emakumezkoetan 2015eko Kontxako Bandera Sarai Lizaso Mitxelena usurbildarrarentzat eta San Juanentzat aurten. Zorionak!

Gizonezkoen txapelketan Bermeok irabazi zuen Kontxako Bandera. Bi herritar genituen lehian. Bandera irabaztetik oso gertu ibili dira aurten, Alex Udabe eta Hondarribia. Sailkapeneko lehen postuan baziren ere, azken jardunaldi erabakigarri honetan bigarren amaitu zuten. Bigarren Hondarribia, eta hirugarren Iñaki Errasti eta Orio.

Sailkapenak

Emakumezkoen txapelketa

1-San Juan: 10:38.

2-Hibaika: +1

3-Zumaia: +4

4-Orio: +18.

Gizonezkoen txapelketa

1-Bermeo: 19:20.64

2-Hondarribia: 19:27.44

3-Orio: 19:27.59

4-Kaiku: 19:27.95

5-San Juan: 19:41.36

6-San Pedro: 19:50.45

7-Tiran: 20:09.20

8-Donostiarra: 20:24.55

Irudiak: Josu Aranberri.