#Kilometroak15-en aldeko kantaldi mundiala iruditan

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 14a, 14:11

Hunkigarria, koloretsua, anitza #Kilometroak15 ekimenaren alde larunbatean ospatu zen kantaldi erraldoia. Mikel Laboa plaza ehunka lagunez bete zen, ehunka lotu ziren urriaren 4ko jaialdiko abestia eta "Txamunto" kantatzera; ikasleak, ikasle ohiak, ikastolako langileak, gurasoak... Jaione Eskudero Udarregi Ikastolako irakasleak koordinaturiko ekimen arrakastatsuan.

Atzoko eta gaurko Udarregi Ikastolako kideak, dantzan eta abesten aritu ziren, girotzen jada ate joka dugun #Kilometroak15 egunerako. Usurbildarrak dantzan eta kantuan ere mundialak gattunk! Argi dago. Ikusi bestela, irailaren 12an atera genituen argazkiok eta grabaturiko bideoa. Albiste honi atxikiak doazkizue.

Irudi gehiago, Usurbil Herri Anitza! jaialdiko beste ekitaldietako argazkiekin batera, web orrialde honetako Argazkitegia atalean dituzue:

Usurbil Herri Anitza 2015