#Markatupuntueus kanpainan parte hartzeko deia

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 15a, 13:08

Astearte honetan hasi eta urriaren 15era arte luzatuko den kanpainak .eus domeinua zabaltzea izango du helburu nagusia. “Kanpaina honek gizarteari galdetzen dio: Zer marka nahi duzu .EUS izatea? Erantzuna dutenek nahikoa dute markari, edozein euskarritan, argazkia atera eta sareratzearekin #markatupuntueus traola erabiliz”.

Jada 4.000 domeinu baino gehiago daude erregistratuta (Noaua! tartean) baina “PuntuEUS Fundazioak ahalegin bat egin nahi du oraindik .eus domeinua eskuratu ez duten enpresak, establezimenduak, erakundeak edota kultur taldeak anima daitezen .eusen aldeko apustua egitera”. Aipatu domeinuan erregistratzeko “baldintza bakarra da web gunean edukien zati bat euskaraz izatea edota euskaraz izan ez arren, euskarari edo euskal kulturari buruzko edukiak izatea”.