Pozarren ikusi genuen igandean usurbildarra Kontxako Bandera irabazi berritan. Lehen orduetako ospakizunak igarota, Lizasok eskerrak emateko baliatu ditu sare sozialak.
"Eskerrak ematea besterik ez zait geratzen. Eskerrak beti hor egon direnei. Familia, egin dudan guztian laguntzeagatik... Lagunak, arraunetik azkenean hori delako betirako geldituko zaidan gauza bakarra... Orokorrean eskerrak maite nauten eta bizitzan aurrera egiten lagundu nauten guztiei, baita oztopoak jarri dizkidatenei ere, haiek egin bainaute gogor eta indartsu, eskerrak zuei ere. Eta azkenik San Juan osoari eman nahi dizkiot eskerrak, etxekoa sentitzen naizelako klub zein herri honetan, maitatua sentitu naizelako, berezia. Taldekide guztiei eskerrak, prestatzaileei, direktibari, marea arroxari... Elkarrekin aurrera egin dugulako guztiaren gainetik!! Aupa San Juan!! Aupa Turbo Erreka eta aupa Batelerak!!!".
Irudia: Josu Aranberri.