Foru Aldundiak babes osoa adierazi dio #Kilometroak15 ekimenari

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 15a, 19:40

#Kilometroak15 ekimeneko antolakuntza taldeko ordezkaritzari harrera egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, astearte arratsalde honetan. Xabier Alustizak Udarregi ikastolako lehendakariak, Mariaje Imaz zuzendariak, eta  Arantza Manterola Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakariak urriaren 4an Usurbilen ospatuko den jaialdi erraldoiaren nondik norakoen berri eman diote Markel Olano Ahaldun Nagusiari.

Ekimenetan parte hartzeko deia Aldunditik

Ahaldun Nagusiak "babes osoa adierazi dio euskararen eta ikastolen aldeko ekimenari, eta bat egin du aurtengo jaialdiak dituen helburuekin. Izan ere, gizarte “inklusiboagoaren” aldeko aurrerapausoak eman nahi dituzte antolatzaileek, eta horretarako Gipuzkoako ehun bat eragilek eta elkartek, besteak beste Aldundiak, sinatutako dekalogoa landu dute".

Diputatu Nagusiak gonbita luzatu die gipuzkoarrei "KMK 2015 jaialdian, eta jaialdiari lotuta antolatzen ari diren ekimenetan parte hartzeko". Euskararen eta inklusibitatearen alde “egunero” dihardutenen lana goraipatu du.