Jon Maia 19:00etan liburutegian, kultur aniztasunaz eta migrazioaz solasaldia

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 16a, 10:26

Usurbil Herri Anitza! jaialdiaren baitan antolaturiko ekitaldiak borobiltzeko, solasaldia asteazken arratsalde honetan 19:00etan Sutegi udal liburutegian, Jon Maiarekin. Kultur aniztasunaz, migrazioaz... ariko da "Riomundo" liburua aitzakia hartuta.

Irailak 16, asteazkena

19:00 Jon Maiarekin solasean, Sutegi Udal Liburutegian: migrazioaz, kultur aniztasunaz..."Riomundo" liburua aitzakia hartuta.

Oharra: liburuaren aleak eskuragarri liburutegian. Baina liburua irakurri gabe ere bertaratu daiteke ekitaldira.

Irailaren 20ra arte

Sutegiko erakustaretoan: “Emakumeen arteko sareak ehunduz” Palestinako lurralde okupaturako bidaia.

Palestinako lurralde okupatuetako emakumeen egoera ezagutaraztea du helburu. Antolatzaileek azaldu dizkigute, erakusketaren nondik norakoak. "UNRWA Euskadi elkarteak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, garatzen duen "Jabekuntzaren erretratuak" proiektuaren jarduera bat da. Proiektuaren helburua Palestinako lurralde okupatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen arteko sareak ehuntzea da.

2013ko ekainean, Euskal Autonomia Erkidegoko 10 emakume elkarteetako kideek Palestinako lurralde okupatura bidaia egin zuten, Israelen okupazioaren eragina eta Palestinako hainbat elkartek emakumeen eskubideen alde garatzen duten lana ezagutzeko. Bidaia honen ondorioz erakusketa hau sortu da, bidaian parte hartu duten emakumeen lan kolektiboa izanez, bertan bizi izandakakoa ikuspegi propio batetatik islatu nahi du.

Bidaia ondoren, ordezkaritzan parte hartu zuten emakumeek hainbat ekintza martxan jarri dituzte, Palestinako lurralde okupatuko emakumeen egoeraren inguruan kontzientzia kritikoa hedatzeko euskal gizartean.

Proiektuaren informazio guztia http://www.unrwaeuskadi.org/tejiendo-redes/home/ webgunean edo @UNRWA_euskadi twiterrean aurki dezakezue.