26 usurbildar, igandeko Baxurde Krosserako izena eman duten lasterkarien artean

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 16a, 09:52

Asteazken goiz honetarako 142 ziren igandean ospatuko den 8. Baxurde Krosserako izena emana zuten kirolariak. Gogoan izan, Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko proban apuntatzeko azken egunak direla honako hauek.

26 herritar animatu dira jada eta eman dute izena. Gainerakook sartu, irailaren 19a baino lehen, kirolprobak.com atarian eta egin zuen inskripzioa. Txip horiarekin 10 eurotan apuntatu daiteke, 12 euroren truke txip zuriarekin. 300 lasterkarirentzako lekua egongo da zortzigarren edizio honetan eta bi ibilbide aukeran; 5,20 kilometrotakoa edota 10,75 kilometrotakoa. Frontoian hasi eta amaituko da proba. Lasterkariek irailaren 20an, 10:30etarako bertan egon beharko dute. Urtero moduan, hemen dituzue kontuan hartu beharreko beste ohar batzuk. Izen ematearen truke:

-Parte hartzaile guztientzat asegurua.

-Probaren erdian ur-hornidura (10,75km distantzian).

-Froga amaieran hamaiketakoa.

-Arropa uzteko leku bat izango da lasterketaren irteeratik gertu, frontoian, Mikel Laboa plazaren ondoan.

-Dutxa zerbitzua Oiardo Kiroldegian.

Kilometroak urtearen islada sarietan

Gattunk urtea da honakoa, hilabete eskas baino ez da geratzen urriaren 4ko #Kilometroak15 ekimenerako. Aurten, Baxurde Krosseko sariketan ere nabariko da, ate joka dugula jai egun handia:

- Lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria (10,75km distantzian). Usurbilgo Kilometroak ekimenaren aldeko Gattunk dendan gastatzeko balea:

1- 50€.

2- 40€.

3- 20€.

Eta karrera motzean: 1- 20€.

- Parte hartzaile guztientzat oparia.

-Zozketak: Arrospide kutixi Otarra, Atxegan bazkaria 2 lagunentzat, Patrin bazkaria 2 lagunentzat, Olarrondon bazkaria 2 lagunentzat, Kentuenen bazkaria 2 lagunentzat, Artzabalen bazkaria 2 lagunentzat, 2 tarta, marisko otarra, kirolari profesionalek sinaturiko arropa.

Ibilbidea

Informazio gehiago: Facebook; Baxurde Txiki

26 usurbildar, izena eman duten lasterkarien artean

Iñigo Alkorta Etxeberria

Izaskun Arrillaga Azkarate

Joseba Belaustegi Cuesta

Cesar de la Fuente Garcia

Maitane Eizagirre Bruño

Saioa Erro Aizpurua

Aritz Esnal

Idoia Ezeiza Iruretagoiena

Iñaki Gerica Juan

Jose Manuel Iñarra Ferreira

Aitor Izagirre Lopetegi

Iñaki Korta

Floren Lantz Bordagarai

Karmele Liceaga Alcantara

Darwin Amilcar Morales Guevara

Ivan Ordoki Illan

Igor Pagola Iparragirre

Arturo Rojas Pedrini

Pablo Roura Martinez

Guiller Rueda Etxeberria

Unai Sagarzazu

Mikel Santiago Garzon

Rosa Uribe Navarro

Jon Mikel Zabala Arizmendi

Jokin Zubiaur Blasco

Gaizka Zumeta Solaberrieta