2 egun baino ez, Santuenea parranda asteburu luzean murgiltzeko. Irailaren 18tik 20ra ospatuko diren festen baitan, aurten bada berrikuntza nagusi bat; baten faltan, bi kontzertu gau antolatu ditu Jai Batzordeak. Herriko taldeei eskainitako gaua izango da ostiralekoa eta larunbatekoa, "gau handia" izatea nahi dute.
Antolatzaileen esanetan, azken aldian herri afarian eta segidan izaten zen dj emanaldian parte hartze aldetik beherakada sumatu dute. 2015eko edizioan, larunbat gaueko eskaintza indartzeko apustua egin eta herri afaria, Bertso Afari Musikatuan bilakatu dute. Jokin Labayen, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" laukoetaren bertso saioaz gozatzeko aukera izango da, Xabi Tello herritak prestaturiko menua dastatu bitartean. Urtzi Olaziregi (baxua), Igor Arruabarrena (kitarra) eta Eneko Sierra (saxoa) musikariak izango dituzte bidelagun. Bertso Afari Musikaturako sarrerak astelehenera arte egon ziren salgai.
Segidan, dj emanaldiaren ordez, bigarren kontzertu gau bat antolatu dute. Tania de Sousa, Altxatu eta Itzartu taldeak datoz Santueneara. Bezperan, Odolaren Mintzoa, Izeberg eta Erokomeri Erromeria herriko taldeen txanda:
Santueneko jaiak 2015
Irailak 18, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.
Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak eta Txaranga.
19:00 Sardina jana txosna aurrean.
23:00 Kontzertuak: Odolaren Mintzoa, Izeberg eta Erokomeri Erromeria.
Irailak 19, larunbata
11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (Norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan banatuko dira) .
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
Sariak:
1.saria: bi txapel, bi trofeo, bi marisko lote, onddo otar bat, bi urdaiazpiko paleta, bi txanpain botila eta bi pertsonentzako afaria.
2.saria: bi trofeo, zortzi txuleta, bi gazta eta bi txanpain botila.
3.saria: lau txuleta eta bi txanpain botila.
4.saria: baserriko bi oilasko eta bi txanpain botila.
16:00 Haurrentzako puzgarriak eta Kar Pista.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Bertso Afari Musikatua.
-Bertsolariak: Jokin Labayen, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa".
-Musikariak: Urtzi Olaziregi (baxua), Igor Arruabarrena (kitarra) eta Eneko Sierra (saxoa).
Ondoren, kontzertuak: Altxatu, Tania de Sousa eta Itzartu Erromeria.
Irailak 20, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:30 Gorritiren Showa.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.