Gaztelekua martxan berriz

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 16a, 07:44

Prest dira Gaztelekuko hezitzaileak aurreko ikasturteetako erabiltzaileei harrera egiteko, eta kide berriei ongi etorria emateko. Gaztelekua martxan da. 2015-16 ikasturteko aldaketen artean, DBH 1 mailan hasi berri diren ikasleak lehen aldiz gerturatu ahalko dira Gaztelekura, 2003an jaiotako usurbildarrak alegia. Talde honengana gerturatzeko lehen urratsa emana dute hezitzaileek. “Irailaren 11n Gaztelekuaren aurkezpena egin genuen Udarregi Ikastolako DBH1-eko geletan, hezitzaileak aurkezteko (Itziar eta Saioa), gaztetxoak ezagutzen hasteko, beraien proposamenak eta espektatibak jasotzeko, eta Gaztelekuko dinamika zein den pixka bat azaltzeko”, Gaztelekuko arduradunen esanetan.

DBH 1ekoak eta haien gurasoak ere gerturatu daitezke Gaztelekua ezagutzera. “Partehartzaile berrien gurasoak Gaztelekura hurbildu daitezke, nahi dutenean, beraien seme-alaben izen ematea egitera, zerbitzua eta hezitzaileak ezagutzera”, gaineratu dutenez.

Gaztelekuaren ordutegia

Astelehena

DBH 3-4 / Batxilergoa: 16:30-18:00.

Denak: 18:00-19:30.

Osteguna

DBH 2:16:30-18:00.

Denak: 18:00-19:30.

Larunbata

DBH 1: 16:00-17:30.

Denak: 17:30-19:00.

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko: gaztelekua@usurbil.eus

Irudia: Gaztelekua.