Urriaren 5ean hasiko duten ikasturte berrirako izen ematea zabalik dute. Hona hemen aurtengorako prestatu duten eskaintza:
-Haurren dantza taldea: astean ordubete. Ordutegia, irailaren 25ean 18:30etan Kiroldegiko entsegu lokalean egingo den bileran erabakiko dute. Kuota: 70 euro (anai-arreben kasuan, bakoitzak 60 euro).
-Helduentzako eskaintza (astean ordu eta erdi. Kuota: 75 euro. Azaroan pasako da):
Erromeria dantzak: asteazkenetan, 19:30-21:00 artean.
Euskal dantzetan oinarritutako koreografiak: astelehenetan, 19:30-21:00 artean.
Euskal dantza tradizionalak: ordutegia, izen emandakoen artean erabakiko da.
Saloi dantzak: izen emandakoen artean erabakiko da ordutegia.
Izen emateko eta argibide gehiagorako:
Irailak 17 eta 18, ostegun eta ostirala: 17:30-19:30 artean Kiroldegian egongo dira Dantza Taldekoak.
Yoga eta "emozioetan hezten" Santuenean
Abelina Manso eta Juanjo Lertxundi herritarren eskutik, ikastaro ezberdinen bidez yogan eta emozioetan hezteko aukera Santuenean, irailaren 15etik aurrera:
Yoga
-Asteartetan: 18:30-20:00. Irakaslea: Juanjo.
-Astearte eta ostegunetan:
09:15-10:45. Irakaslea: Abelina.
16:00-17:30. Irakaslea: Juanjo.
20:30-22:00. Irakaslea: Abelina.
Reiki
-Asteazkenetan: 18:30-20:00.
“Emozioen heziketa”
Aurkezpena: urriak 1, osteguna, 18:30etan.
Iraupena: 40 egun, 7 aste, urriaren 8an hasita.
Bideratzailea: Juanjo.
Informazio gehiagorako, irakasleekin hartuemanetan jarri: Abelina (619 791 170) eta Juanjo (637 413 691).
Muxurbil antzerki tailerra
Ixabel Agirresarobek iragarri duenez, "Muxurbil antzerki taldeak irailean hasiko ditu klaseak. Antzerkiarekin eta antzerkiaz gozatu eta ondo pasa nahi baduzu etor zaitez gurekin. Haur, gazte eta helduak ongi etorriak izango zarete gure artera". Izen emateko:
675 71 23 83 (Ixabel)
Tximeleta Kirol Elkartea
Gimnasia erritmikoa eta hip-hop ikastaroak eskainiko dituzte ikasturte berri honetan, Oiardo Kiroldegian. Izen emateko deitu 943 116 342 telefono zenbakira.
Oiardo Kiroldegia
Oporraldi ostean sasoian egon nahi duenak, Oiardo Kiroldegiko ekintzen artean aukera dezake. Ikusi programatuak dauden ekintzak zeintzuk diren. "Informazio gehiagorako hurbildu Oiardo Kiroldegira edo deitu 943 372 498 telefono zenbakira", ohartarazi dute antolatzaileek:
-Entrenamendu funtzionala: denbora tarte txikian, intentsitate handiz lantzen diren ariketak.
-Haurdunentzat ariketa fisikoa uretan: ondoezak arindu eta erditze egunerako prestakuntza.
-Igeriketa gidatua: abiadura, erresistentzia eta teknika landuz, bakoitzaren egoera fisikoa hobetzen laguntzen duen lan saioa.
-GAP: indar lana, bereziki ipurmasailetan, sabelekoetan eta hanketan.
-Zumba Gazte: koreografia desberdinez osatutako saioa, dantza eginez (13-16 urte).
-Body Pump: pisu ezberdinekin egiten den lana, gorputza sendotzeko eta modelatzeko.
-Urtero bezala: mantenu gimnasia, Zumba, 3. adina, Pilates, Aerobika, Yoga, Spinning.
Etumeta AEK euskaltegia
Urriaren 1ean abiatuko dute ikasturte berria Etumeta AEK euskaltegian. Matrikulazio epea zabalik. Klikatu hemen eskaintza osoa ikusteko. Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:
Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.
Nagusia, 43
607 609 379.
Kz Gunea
Uztailean goizez ireki eta abuztuan itxita izan eta gero, arratsaldez irekiko dute Kz Gunea, irailaren 30era arte; 09:00-13:00 artean. Ikastarook eskainiko dituzte:
-Irailak 17-24, 16:00-18:00: Ofimatika ikastaroa.
Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net
HHI-EPA
Irailaren 11n hastekoak ziren, 18 urtetik gorako herritarrei zuzendua dagoen doako hezkuntza eskaintzari loturiko klaseak. Gogoan izan, oinarrizko prestakuntza, etorkinentzako programak, hizkuntzak, unibertsitate eta goi mailako zikloetarako sarbide proben prestakuntza, ekintza osagarriak…denetarik eskaintzen dute. Izen emateko ordutegia:
-Goizez: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara.
-Arratsaldez: astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara.
Informazio gehiagorako: 943 361 273 edo 012734aa@hezkuntza.net