Real Sociedad-Oiartzun lagun arteko emakumezkoen futbol neurketa ikusgarria ospatuko da larunbat eguerdi honetan, 12:00etan Haranen. Ate joka dugun #Kilometroak15 ekimenaren aldeko kirol ikuskizun ederra iragarri digute antolatzaileek. Haranen. “Lehen mailako partiduaz gozatu ahal izango dugu beraz, punta puntako kirol eskaintza. Animatu punta puntako kirolaz gozatzera!”, antolatzaileen gonbita. Txartelak egunean bertan egongo dira salgai futbol zelai sarreran, 5 eurotan.
Mallorcan irabazi ostean
Real Sociedadetik berri eman dutenez, "neurketa, Real Sociedad Fundazioaren eta Kilometroak Kultur Elkartearen arteko akordioaren barruan dagoena, Kilometroak 2015-en alde jokatuko da, ikastola gipuzkoarren festa, urte honetan Usurbilen ospatuko dena urriaren 4ean. Pasa den asteburuan Mallorcan lortu zuten garaipen handiaren ostean, txuri-urdinek haien prestakuntzarekin jarraitzen dute bi asteburu barru Zubietan RCD Espanyolen aurka jokatuko duten ligako partidari begira".
Oiartzuarrekin batera, dena ematera etorriko dira larunbat eguerdian. Galdu ezin dugun hitzordua beraz.