Haur, gazte nahiz heldu, denen gustukoak, denengan pentsaturiko parranda asteburua antolatu nahi izan du urtero moduan edizio honetarako ere, Santueneko Jai Batzordeak. Helburua, antolatzaileek nabarmentzen duten moduan, "denok ondo pasatzea".
Aniztasuna darion auzoa izanik, "auzotar guztien parte hartzea bermatzen saiatzen gara", elkarlanean antolatzen dituzten ekintzekin. Irailaren 18tik 20ra ospatuko diren jaietan ezinbesteko laguntza jasotzen baitute, besteak beste, soziedade, guraso talde, edota oro har, auzotarren eskutik. "Jende dezente gaude Jai Batzordean. Soziedadeak laguntza handia ematen digu. Horrez gain, Santueneko guraso talde batek globo gerrako globoak puzten ditu, guri lana asko erraztuz. Eta jende anonimo asko dago festak aurrera ateratzen laguntzen diguna. Guztioi esker, nahiko ondo funtzionatzen duen lan talde handi bat osatu dugu. Urtero hala segitzen badugu laguntzen, urte askotan festak ondo aterako dira", adierazi digute Jai Batzordetik.
Egun bakarra baino ez da falta, Santuenea biziberritzen duten festak abiatzeko:
Santueneko jaiak 2015
Irailak 18, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.
Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak eta Txaranga.
19:00 Sardina jana txosna aurrean.
23:00 Kontzertuak: Odolaren Mintzoa, Izeberg eta Erokomeri Erromeria.
Irailak 19, larunbata
11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (Norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan banatuko dira) .
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
Sariak:
1.saria: bi txapel, bi trofeo, bi marisko lote, onddo otar bat, bi urdaiazpiko paleta, bi txanpain botila eta bi pertsonentzako afaria.
2.saria: bi trofeo, zortzi txuleta, bi gazta eta bi txanpain botila.
3.saria: lau txuleta eta bi txanpain botila.
4.saria: baserriko bi oilasko eta bi txanpain botila.
16:00 Haurrentzako puzgarriak eta Kar Pista.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Bertso Afari Musikatua.
-Bertsolariak: Jokin Labayen, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa".
-Musikariak: Urtzi Olaziregi (baxua), Igor Arruabarrena (kitarra) eta Eneko Sierra (saxoa).
Ondoren, kontzertuak: Altxatu, Tania de Sousa eta Itzartu Erromeria.
Irailak 20, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:30 Gorritiren Showa.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.