#Gattunk bandera, Asian barrena

Noaua Aldizkaria 2015eko irailaren 18a

Praisku Aranburu Asian da lanean. Urriaren 4an, Kilometroak egunean, ezingo du gure artean egon. Hala ere, urte osoan han eta hemen ibili da #Gattunk mezua zabaltzen. Egunotan, bideo bat igo du youtube-ra, #Gattunkeko banderarekin egindako argazkiez osaturiko ikusentzunezkoa.  Modu honetan, kanpoan diren usurbildar denak izan nahi ditu gogoan. Bideoarekin batera, ondoko hitzok igorri dizkigu: "#Kilometroak15 egunean, kanpoan bizi garenok ezingo dugu han izan eta denak egiten ari diren lana eskertzeko asmotan bideo hau egin dut, Asian barrena ibili naizenetan #Gattunkeko banderakin argazki batzuk atereaz".