Hasiera ikusgarria izan duen 7. Topa Eszenika, "Obarixo biaz" amaituko da

Noaua Aldizkaria 2015eko irailaren 18a

7. Topa Eszenikaren estreinaldi ikusgarria bart frontoian, Markeliñeren "Carbon Club" antzezlanarekin. Sua, argia eta show-a nagusi, larunbatera arte luzatuko den ekimenaren hasieran.

Gogoan izan, ostiral honetan, 19:30etan Sutegin "Jendartean bidaide" antzezlana estreinatuko dela. Eta larunbatean, "Obarixo biaz":

Irailak 19, larunbata: "Obarixo biaz" 

Ordua: 20:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Sarrera: 5 euro, egunean bertan.

Taldea: Traman & Brix Ondarrutik.

Zehaztasunak: "Emakumezkoak dira taldeko antzezleak: 20 eta 60 urte arteko ondarrutarrak. Ana Elordi aktoreak zuzentzen du 2007. urtetik Traman & Brix taldea, eta berak zuzendutako antzerki tailer batean elkartutako partaideek osatzen dute taldea".

Antolatzaileak: Antzerki Ekintza eta EHAZE.

Laguntzailea: Usurbilgo Udala.