Futbol eta eskubaloi neurketak asteburuan, 2015-16 kirol urtea hemen da

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 18a, 11:00

Entrenamendu saioak hasi zituztela bada denbora eta zenbait talde, lehiari ekiteko prest dira. Eskubaloi eta futbol partida bana asteburuan, 2015-16 kirol urtean murgiltzen hasteko.

Usurbil Futbol Taldeko kadete mutilen taldea S.A.N.S.E. A taldekoekin lehiatuko da larunbat arratsaldeko 18:00etatik aurrera Haranen. Abiatzear den denboraldi berri honetan ere, gaztetxoenak eta helduak fubolean aritzera animatu dituzte egunotan, NOAUA!ra helarazi dizkiguten deialdion bidez.

Izen ematea, Futbol Eskolan

Irailaren 25 eta 29rako finkatu du Usurbil F.T.-k izen emateko hitzordu bana; Haranen, 17:30-19:00 artean.

Beteranoen futbol taldean parte hartzeko deia

“Futbola gustuko izan eta Usurbil F.T.-n jokatu baduzu, beteranoen taldean parte hartu!”, luzatu dute gonbita. Informazio gehiagorako deitu 658 709 246 telefono zenbakira.

Eskubaloian, jada Euskadiko Kopa jokatzen ari den senior mutilen 1. nazional mailako taldearen neurketa asteburuan Oiardo Kiroldegian. Larunbat arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Ucin Aluminio Usurbil-Ereintza partida. Neurketa honez gain, igandean eskubaloiko euskal selekzioak antolaturiko entrenamendu saio ezbedinetan parte hartzera deitu dituzte Usurbil Kirol Elkarteko jokalariok:

Eskubaloia, Euskal Selekzioa

Irailak 20, igandea

17:30-19:00 Jubenil mutilen entrenamendu saioa Getxoko Fadura THZ-ean. Hitzordura deitu dituzten jokalarien artean, Usurbil Kirol Elkarteko Mikel Atxega Arruti.

18:00-20:00 Kadete nesken entrenamendu saioa Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian. Hitzordura deitu dituzten jokalarien artean, Usurbil Kirol Elkarteko Ainhoa Illarramendi Jauregiberri.

19:00-20:30 Jubenil nesken entrenamendu saioa Getxoko Fadura THZ-ean. Hitzordura deitu dituzten jokalarien artean, Usurbil Kirol Elkarteko Ane Irazabal Esnaola eta Estitxu Berasategi Eizagirre.