Ostiral goiz honetarako jada 212 kirolarik izena emana zuten kirolprobak.com atarian. Apuntatzeko epeak zabalik jarraituko du, larunbat arratsaldeko 20:00ak arte. Gogoan izan, 300 kirolarirentzako lekua dagoela Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak igande goizeko 10:30etarako frontoian antolatu duen proba herrikoian.
Txip horiarekin 10 eurotan apuntatu daiteke, 12 euroren truke txip zuriarekin. 300 lasterkarirentzako lekua egongo da zortzigarren edizio honetan eta bi ibilbide aukeran; 5,20 kilometrotakoa edota 10,75 kilometrotakoa. Frontoian hasi eta amaituko da proba. Lasterkariek irailaren 20an, 10:30etarako bertan egon beharko dute. Urtero moduan, hemen dituzue kontuan hartu beharreko beste ohar batzuk. Izen ematearen truke:
-Parte hartzaile guztientzat asegurua.
-Probaren erdian ur-hornidura (10,75km distantzian).
-Froga amaieran hamaiketakoa.
-Arropa uzteko leku bat izango da lasterketaren irteeratik gertu, frontoian, Mikel Laboa plazaren ondoan.
-Dutxa zerbitzua Oiardo Kiroldegian.
Kilometroak urtearen islada sarietan
Gattunk urtea da honakoa, hilabete eskas baino ez da geratzen urriaren 4ko #Kilometroak15 ekimenerako. Aurten, Baxurde Krosseko sariketan ere nabariko da, ate joka dugula jai egun handia:
- Lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria (10,75km distantzian). Usurbilgo Kilometroak ekimenaren aldeko Gattunk dendan gastatzeko balea:
1- 50€.
2- 40€.
3- 20€.
Eta karrera motzean: 1- 20€.
- Parte hartzaile guztientzat oparia.
-Zozketak: Arrospide kutixi Otarra, Atxegan bazkaria 2 lagunentzat, Patrin bazkaria 2 lagunentzat, Olarrondon bazkaria 2 lagunentzat, Kentuenen bazkaria 2 lagunentzat, Artzabalen bazkaria 2 lagunentzat, 2 tarta, marisko otarra, kirolari profesionalek sinaturiko arropa.
Informazio gehiago: Facebook; Baxurde Txiki
53 usurbildar, izena emandakoen artean
Eneritz Agirre Urdangarin
Mikel Alkorta Alustiza
Iñigo Alkorta Etxeberria
Elisabet Aperribai Basterretxea
Ekhi Arrieta del Pico
Markel Aristegi Otamendi
Izaskun Arrillaga Azkarate
Joseba Belaustegi Cuesta
Joseba Bengoetxea Mendizabal
Beñat Bereziartua Urretabizkaia
Alex Castander Urrutia
Cesar de la Fuente Garcia
Javier Dominguez Martin
Maitane Eizagirre Bruño
Loli Elkano Irurtia
Iñaki Errekondo Salsamendi
Saioa Erro Aizpurua
Aritz Esnal
Idoia Ezeiza Iruretagoiena
Iñaki Gerica Juan
Ainize Goikoetxea Aranzeta
Daniel Hernandez Veliz
Irati Holgado Esnaola
Aritz Holgado Esnaola
Jose Manuel Iñarra Ferreira
Patxi Iparragirre Altuna
Larraitz Izagirre Agirrezabala
Aitor Izagirre Lopetegi
Iñaki Korta
Floren Lantz Bordagarai
Xiaotian Li
Karmele Liceaga Alcantara
Mari Mar Lizaso Ibarbia
Darwin Amilcar Morales Guevara
Ivan Ordoki Illan
Asier Otero Martin
Igor Pagola Iparragirre
Karlos Perez Fraisoli
Kerman Rekondo Arzallus
Joxean Rodriguez
Arturo Rojas Pedrini
Pablo Roura Martinez
Guiller Rueda Etxeberria
Unai Sagarzazu
Mikel Santiago Garzon
Saioa Sarasola Miguel
Ioseba Andoni Telleria Iraola
Iñigo Unanue Agirrezabala
Rosa Uribe Navarro
Arantxa Usarralde Aranzadi
Jon Mikel Zabala Arizmendi
Jokin Zubiaur Blasco
Gaizka Zumeta Solaberrieta