Atzera kontua amaitzear da. Ostiral arratsalde honetan, 17:00etan jaurtitzekoak diren txupinazoarekin 48 orduko parrandari ekingo diote Santuenean. Auzotar nahiz herritar oro esku zabalik hartuko dute igandera arte luzatuko diren festetan.
Aurtengoan, berrikuntza nagusi bat; egunotan iragarri dugun moduan, bat ez bi kontzertu gau izango direla. Lehenengoa ostiral gau honetan; herriko musika taldeen parte hartzearekin. Bigarrena, aurten Bertso Afari Musikatuan bihurtu duten herri afariaren ostean, larunbatean.
Jaietako lehenengo egun honetara itzulita, txupinazoaren ostean, goitik behera bustitzeko aukera Santuenean, txokolate eta sardin janarekin batera:
Santueneko jaiak 2015
Irailak 18, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.
Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak eta Txaranga.
19:00 Sardina jana txosna aurrean.
23:00 Kontzertuak: Odolaren Mintzoa, Izeberg eta Erokomeri Erromeria.
Irailak 19, larunbata
11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (Norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan banatuko dira) .
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
Sariak:
1.saria: bi txapel, bi trofeo, bi marisko lote, onddo otar bat, bi urdaiazpiko paleta, bi txanpain botila eta bi pertsonentzako afaria.
2.saria: bi trofeo, zortzi txuleta, bi gazta eta bi txanpain botila.
3.saria: lau txuleta eta bi txanpain botila.
4.saria: baserriko bi oilasko eta bi txanpain botila.
16:00 Haurrentzako puzgarriak eta Kar Pista.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Bertso Afari Musikatua.
-Bertsolariak: Jokin Labayen, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa".
-Musikariak: Urtzi Olaziregi (baxua), Igor Arruabarrena (kitarra) eta Eneko Sierra (saxoa).
Ondoren, kontzertuak: Altxatu, Tania de Sousa eta Itzartu Erromeria.
Irailak 20, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:30 Gorritiren Showa.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.