Bazuten jaiak hasteko gogoa. Garaiz, minutu bakar bat ere atzeratu gabe, arratsaldeko bostak jotzearekin batera jaurti du Jai Batzordeak, Santuenea igande gauera arte jaien zurrunbiloan murgildu duen suziri mordoa. Txupinazoarekin batera etorri da txosna irekitzea eta askaria, txokolate gozoa zerbitzatu dute Tragoxka askarian.
Indarrak hartuta, Santueneko kirol zelaira lekuz aldatu da jai gunea. Goitik behera bustitzeko guda lekuan bihurtu da. Haur, gazte eta helduek, bazuten "kontuak argitzeko" gogoa. Ezustean, publiko artera ere erori da urez betetako globoren bat edo beste. Gehienak, kirol gunean zirenen artean bota dituzte. Blai amaitzeraino.
Piperrak sardinen ordez
Oraindik nekatu ez dena, txarangak giroturiko buruhandien kalejirara batu da. Korrika saio ederrak ikusi dira Santuenean.
Eta gero, arratsaldeko bigarren askaria; sardin jana iragarria bazegoen ere, sardinak falta eta igandeko piper jana ostiral honetara aurreratu dute. Igandean, aurreikusitako piper dastaketaren ordez banatuko omen dituzte sardinak.
Segidan iruditan, jaien hasierak eman duena. Gogoan izan, 23:00etatik aurrera, herriko taldeen kontzertua; Odolaren Mintzoa, Izeberg eta Erokomeria Erromeria. Parranda goizaldera arte. Ondo pasa!
Irailak 19, larunbata
11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (Norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan banatuko dira) .
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
Sariak:
1.saria: bi txapel, bi trofeo, bi marisko lote, onddo otar bat, bi urdaiazpiko paleta, bi txanpain botila eta bi pertsonentzako afaria.
2.saria: bi trofeo, zortzi txuleta, bi gazta eta bi txanpain botila.
3.saria: lau txuleta eta bi txanpain botila.
4.saria: baserriko bi oilasko eta bi txanpain botila.
16:00 Haurrentzako puzgarriak eta Kar Pista.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Bertso Afari Musikatua.
-Bertsolariak: Jokin Labayen, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa".
-Musikariak: Urtzi Olaziregi (baxua), Igor Arruabarrena (kitarra) eta Eneko Sierra (saxoa).
Ondoren, kontzertuak: Altxatu, Tania de Sousa eta Itzartu Erromeria.
Irailak 20, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:30 Gorritiren Showa.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Sardin dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.