15 egun #Kilometroak15 egun handirako eta herriak prestatzen, girotzen eta motorrak berotzen segitzen du. Larunbat honetan esaterako, nesken lehen mailako futbol partida zoragarriaz gozatu ahal izan dugu Haranen; Real Sociedad eta Oiartzunen lagun artekoaz. 1-4 azken emaitza, Realekoak nagusi.
Neurketa hasi aurreko tartean atera dugun irudi bilduma duzue segidan. Bi taldeetako jokalariak zelairatu direnekoa edota #Kilometroak15-eko pankartarekin urriaren 4ko jaialdiari atxikimendua adierazi diotenekoa. Talde bakoitzak gainera, oroigarri bana eman diote Udarregi Ikastolari eta #Kilometroak15 ekimenari.
Partida hasteko ohorea aldiz, Kontxako Banderan, emakumezkoen txapelketan merezitako garaipena eskuratu zuen San Juan taldeko kide Sarai Lizasok izan du. Usurbildarraren ohorezko sakearekin hasi dute partida.