Jolas eta marrazki artean igaro dute goiza, puzgarrietan jauzika edota "kars"-etan lasterketan. Haurren Eguna larunbat hau Santueneko jaietan. Eta mus zaletuena. Auzoetako jaietan egiten duten errondan, nola ez, Santueneko saioa ere ongi apuntatua zuten agendan. Alderik alde Jai Batzordeak frontoian jarritako bi mahai luze okupatu dituzte. Karta jokoak udalerri honetan duen usadioaren adierazgarri. Irudiotan bildu ditugu ekitaldi guztiok:
Irailak 19, larunbata
20:30 Bertso Afari Musikatua.
-Bertsolariak: Jokin Labayen, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa".
-Musikariak: Urtzi Olaziregi (baxua), Igor Arruabarrena (kitarra) eta Eneko Sierra (saxoa).
Ondoren, kontzertuak: Altxatu, Tania de Sousa eta Itzartu Erromeria.
Irailak 20, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:30 Gorritiren Showa.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Sardin dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.