Korrika egiteko giro ederra zegoen gaur goiz partean. Akaso horregatik egin du gora partehartzeak. Bi ibilbide zeuden aukeran: laburra (5 kilometrokoa) edo osoa (10,75 kilometrokoa). Baina gehientsuenak luzean aritu dira. Behobia-Donostiaren atarian, jende asko prestaketa lanetan dabil eta horretara etorri dira asko eta asko kanpotik Usurbilgo Baxurde Krossean partehartzera.
Ezustekoa
Lasterketa 30. minutuan zela, Lasarte-Oriako lasterkari batek konortea galdu du. Tentsio handiko unea izan da. Dema Plazatik gertu izan da, DYAkoen anbulantziatik nahikoa gertu. Berehala hartatu dute, eta ez da ezer larria izan. Pentsa, osatu ondoren helmuga zeharkatu du neska gazteak.
Baxurde Kross Txikia
Lasterketa abiatu eta berehala, Baxurde Kross Txikia ospatu da. Dema Plazatik Mikel Laboa plazara igo dira eta buelta labur baten ondoren amaitu dute eginbeharrekoa.
Hauek izan dira helmugara iritsi diren lehenak:
10 kilometroko distantzian, mutilak
Raul Gomez Margallo (Lasarte-Oria) 30:07
Ibai Alba Vilchez (Hernani) 36:06
Hossain Kaanache Amghiraf (Orio) 36:53
10 kilometroko distantzian, neskak
Rosa Uribe Navarro (Usurbil) 44:56
Saioa Arkonada Perez (Oñati) 45:47
Idoia Ezeiza (Usurbil) 46:11
5 kilometroko distantzian, mutilak
Ibai Beracierto Espada (Zarautz) 18:14
Jon Gonzakez Garcia (Lazkao) 18:54
Ekaitz Ledesma Fernandez (Urnieta) 24:09
5 kilometroko distantzian, neskak
Elena Santervas Ormaechea (Urnieta) 23:20
Ione Iruretagoiena (Donostia) 23:54
Mari Karmen Martin Jimenez (Urnieta) 24:09
Sailkapenak dagoeneko sarean daude, kirolprobak.com web orrian.
5 kilometroko emaitzak ikusteko, hauxe esteka.
10 kilometroko lasterketako emaitzak ikusteko, aldiz, hauxe esteka.