Santueneko jaiak igarota, Aginagakoak orain begi bistan. Urriaren 2tik 12ra ospatuko dira aurten, aldaketekin egutegian. Ate joka dugun #Kilometroak15 eguna, dakizuenez urriaren 4an ospatuko da. Aginagako jai egun nagusian, San Praixku egunez egokituko da hain zuzen. Ondorioz, Jai Batzordeak datorren hilabeteko lehen igandean ekitaldirik ez antolatzea erabaki du. San Praixku eguneko meza eta hamaiketakoa egun bat aurreratu dute, larunbatera.
Aipatu ekitaldiokin batera, urriaren 2an eta 3an zenbait kirol txapelketen finalak ospatuko dira. Festetako hitzordu gehienak, urriaren 9tik 12ra izango dira. Honatx Aginagako Jai Batzordeak helarazitako egitaraua:
Urriak 2, ostirala
19:30 XIII. Gizonezkoen pala finala
Urriak 3, larunbata: San Praixku Bezpera
09:00 Tiro platoa.
11:00 Meza Nagusiaren ondoren, Jubilatuen hamaiketakoa eta bertsolariak Aginaga Sagardotegian.
17:30 Gazteen eskuzko pelota partida.
Ondoren, XIII. Gizonezkoen eskuzko pelota finala.
Urriak 9, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jolasak frontoian.
12:00 Haur eta helduen artean mural zoragarriaren pintaketa.
13:00 Haurrentzat bazkari goxo-goxoa.
Arratsaldean Puzgarriak Plazan, primerako txokolatada eta buruhaundi bizi-biziak! Hasi korrika!
19:00 Gazte eta heldu dantzan jartzeko saioa frontoian MartxanGO taldearen eskutik. Goazen ipurdiak mugitzera!
21:00 Bertso Afaria Eliza Zarrean. Bertsolariak: Agin Rezola eta Eli Pagola
01:00 Erromeria Eliza Zarrean Erokomeriren eskutik.
Urriak 10, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera bazterrak alaitzera. Zahar, heldu eta gazte ondo gosalduta eta txukun-txukun.
15:30 III. Emakumezkoen trainerilla txapelketa eta IX. Gizonezkoen trainerilla txapelketa.
00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi eta Skasti.
04:30 Eliza zarrean Aros DJ.
Berehala Eguna argitu duela? Guri bost!
Urriak 11, igandea: Gora Herria Eguna
16:00 XXXV. Mus Txapelketa Herrikoia (Inskripzioa 15:30 ireki eta 16:00 itxi) (Bikotekide batek agiñatarra izan behar du)
18:00 Leizarango Poniyak (Itziar) eta buruhandiak plazatik egurrean!
21:00 Herri Afaria frontoian
01:00 Dantzaldia frontoian Itzarturen eskutik
04:00 Eliza Zarrean Iker Gurrutxaga DJ
Hortik Aurrera gorputzak eman dezakeena!
04:00 Gurru DJ Eliza Zarrean. Hortik Aurrera gorputzak eman dezakeena! AUFI! AUFI!
Urriak 12, astelehena
18:00 Helduek gazteei erronka! herriko gazte eta helduen arteko lehia ikaragarria!
19:30 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan trikitilariek giroa alaituko digutelarik. Aire Aireee!
Bitartean XXXIII. Toka Txapelketa Herrikoia.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.
Oharrak:
-Urriaren 9ko Bertso Afaritarako txartelak, 15€tan izango dira salgai Aitzagan, Arrate Egoitzan eta Sekañan.
-Herri afarirako txartelak 20€ (helduak) eta 15€ (haurrak) izango dira. Salgai: Aitzagan, Arrate Egoitzan eta Sekañan.