Alex Udabe eta Hondarribia, San Miguel Ligako txapeldunak

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 21a, 11:14

ACT Ligako garaileak ditugu aurten, Hondarribiko Ama Guadalupekoak. Berdez jantzi zen udalerria atzo, txalo artean hartu zituzten arraunlari txapeldunei ongi etorria emateko. Kalejiran zeharkatu zituzten Hondarribiko kaleak garaikur eta guzti, udaletxeraino heldu arte. Bertan aurreskua dantzatu zitzaien eta txapelundek udaletxeko balkoitik gustura asko astindu zuten ikurriña.

Lehen urtean txapeldun

Hondarribiak borobildu duen denboraldi bikainak Usurbilekin lotura estua du. Usurbildar bat baita arraunlarien artean; taldean lehen denboraldia amaitu berri duen Alex Udabe Pagola. Zorionak Alex!

Euskal Telebistak arraunlariei Hondarribian eginiko ongi etorriko irudiak dituzue esteka honetan:

EITB