Kantu-jira zuberotarrekin eta Xiberoots reggae taldearen kontzertua larunbatean

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 21a, 13:30

Irailaren 12ko kantaldi mundialaren ostean, #Kilometroak15 egunerako giroa berotu bada adi. Larunbat honetan, kantuan eta dantzan aritzeko aukera ezin aproposagoa izango baitugu berriz. Zuberotarrekin kantu-jira eta Xiberoots reggae taldearen emanaldia irailaren 26an, urriaren 4ko jaialdiaren alde. Hitzorduok elkarlanean antolatu dituzte, Jexux Artze K.E.-k, Kantu Taldeak eta #Kilometroak15-ek.

Entsegua asteartean

Larunbateko kantu-jira prestatzeko, ez ahaztu, Kantu Taldeak astearte honetan hasiko du ikasturte berria. Lehen entsegu saioa, irailaren 22an beraz, 18:30-19:30 artean Udarregi Ikastolako kantu gelan.

Kantu-jira eta reggae gaua

Irailak 26, larunbata

19:00 Garai bateko abestien emanaldia Sutegi inguruan, eta segidan handik abiatuta, kantu-jira. "Zuberoatik Jean Mixel Bedaxagar (Urdiñarbekoa), Mixel Etxekopar (Gotaineko musikaria) eta Sacha Standen (Lakarrin bizi den laborari biolin jotzaile ingelesa) etorriko dira eta Usurbilgo Kantu Taldearekin batera kantari ariko dira".

22:30 Zuberoako Xiberoots taldearen emanaldia Mikel Laboa plazan. "Sei gaztek osatutako taldea, Euskal kantuaren maitaleak, eta reggae zaleak ere! Kantu zahar eta berriak Zuberoatik Jamaikara!".
 Partaideak: Jon Etxekopar (ahotsa eta tronboia); Pette Jaragoihen (gitarra eta ahotsa); Jordi Foucher (perkusioak); Niko Guiresse (teklatua); Antoine Stassinet (guitarra) eta Armand Ahusborde (gitarrapala).

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Kantu Taldea eta #Kilometroak15.