Kantu Taldearen entseguak gaurtik, 18:30etan Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 22a, 10:24

Astearte honetan abiatuko du ikasturte berria Usurbilgo Kantu Taldeak. Ohi bezala, 18:30-19:30 artean Udarregi Ikastolako kantu gelan egingo duen entsegu saioarekin. Larunbaterako, irailaren 26rako antolatu dute uda osteko lehen kantu-jira 19:00etan Mikel Laboa plazan. Saio berezia izango da, kalejira Jean Mixel Bedaxagar, Mixel Etxekopar eta Sacha Standen zuberotar abeslariekin egingo baitute. “Kantujira honetarako Gattunk-eko zapiarekin azaltzeko deia egiten dugu!”, adierazi dute. Gauean, 22:30etan hasita, Xiberoots taldearen emanaldia. Hitzorduok Jexux Artze K.E.-rekin eta #Kilometroak15-ekin elkarlanean antolatu dituzte.

Irailak 22, asteartea

18:30-19:30 Kantu Taldearen entsegu saioa, Udarregi Ikastolako kantu gelan.

Irailak 26, larunbata

19:00 Garai bateko abestien emanaldia Sutegi inguruan, eta segidan handik abiatuta, kantu-jira. "Zuberoatik Jean Mixel Bedaxagar (Urdiñarbekoa), Mixel Etxekopar (Gotaineko musikaria) eta Sacha Standen (Lakarrin bizi den laborari biolin jotzaile ingelesa) etorriko dira eta Usurbilgo Kantu Taldearekin batera kantari ariko dira".

22:30 Zuberoako Xiberoots taldearen emanaldia Mikel Laboa plazan. "Sei gaztek osatutako taldea, Euskal kantuaren maitaleak, eta reggae zaleak ere! Kantu zahar eta berriak Zuberoatik Jamaikara!".
 Partaideak: Jon Etxekopar (ahotsa eta tronboia); Pette Jaragoihen (gitarra eta ahotsa); Jordi Foucher (perkusioak); Niko Guiresse (teklatua); Antoine Stassinet (guitarra) eta Armand Ahusborde (gitarrapala).

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Kantu Taldea eta #Kilometroak15.