Igandean Orreagara joandakoak, "euskal historiaren memoriaz jantzirik itzuli ziren herrira"

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 22a, 08:24

Iraganean hainbat guden eskenatoki izandako Orreagara bisita gidatua antolatu zuen Nafartarrak taldeak aurreko igandean. 45 lagun animatu ziren txangora. Iñaki Agirresarobe herritarrak bidalitako irudi eta kronikatxoa duzue segidan.

"Nafartarrak Kultur Taldeak antolaturiko Orreagako irteerara 45 lagun

joan ziren. Ibañetako gainan autobusak utzirik, Lepoeder gainera

hurbildu ziren eta bertan Beñi Agirrek, Nabarraldeko kideak, zehatz

mehatz esplikatu zien Eneko Aritzaren gidaritzapean zegoen

gudarosteak Karlomagnoren 10.000ko gudarostea nola garaitu zuen.

Hurbildutakoek euskal historiaren memoriaz jantzirik itzuli ziren herrira".