Aurreko igandean jokatu zuten hirugarren neurketa ere, Baigorriren aurkakoa, 13-4 irabazi ostean, Endika Abril Errebote Txapelketako finalerdietarako sailkatu da Zubieta. Finalerdia igande honetan, irailaren 27an jokatuko dute goizeko 11:00etan hasita Villabonan, Hendaiaren aurka.