Laguntzaileak behar dira, #Kilometroak15 egunerako

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 22a, 14:55

“Jada iristear gattunk... Oraindik 300 laguntzaile falta zaizkigu. Animatu urriaren 4ean laguntzera”. Antolatzaileak sare sozialen bidez zabaltzen ari diren gonbita duzue. Lan batzordeetan apuntatu ez bazarete oraindik, honatx izen emateko dituzuen bideak: 943 36 12 16 (Udarregi Ikastolako idazkaritza) edota kilometroak2015@ikastola.eus

Bereziki, trafikoa eta zirkuitu batzordeetan behar omen dute laguntza handiena. Eta komeni herrikoa izatea, lan taldeotan parte hartzeko. Etxekoek baino hobeto ez baitu inork ezagutzen udalerria. Bi esteka hauetan duzue lan batzordeon berri;

Trafiko batzordea

Zirkuitu batzordea

Kilometrora heltzear, Klikmetroak egitasmoarekin

Metro gehiago egitera animatzen gaituzte. “Egin zure metroa!”, euren gonbita. Sartu klikmetroak.kilometroak.eus atarian eta urriaren 4ko jaialdiko ibilbide birtuala osatzen lagundu.

Apaindu balkoiak, Gattunk banderolekin

Azken txanpan gattunk. Badator urriaren 4a, eta #Kilometroak15 eguna ate joka dugula ikusgarri egiteko, zer hobeto etxeetako balkoiak apaintzea baino. Gattunk banderolak salgai dituzue izen bereko dendan. Gattunk denda zabalik jada, ohiko ordutegian:

Astelehenetik larunbatera: 10:30-13:00 / 18:00-20:00 (astelehen goizetan, larunbat arratsaldeetan eta igandeetan itxita).

Gattunk DVD-a

#Kilometroak15 ekimeneko aurkezpen ikuskizuna, #Gattunk bideoklipa eta Udarregi ikastolaren inguruko dokumentala bateratzen dituen DVD eskuragarri duzue Gattunk Dendan, Lizardin eta Laurok-en, 5 eurotan.