NOAUA!ko banatzaileen lan poltsa osatzeko deialdia

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 22a, 19:18

Beste inor baino lehenago "labetik" atera berria den aldizkaria irakurri eta Usurbilgo etxe eta dendetara herriko berriak zabaltzen lehena izan nahi baduzu honatx zuretzako moduko lan eskaintza; astero, NOAUA! etxez etxe banatzea.

Lan jarduna asteazkenetik ostiralera artekoa litzateke. Asterokoa eta urte osorako, gabonetako, "Aste Santutako" edota udako oporraldiak salbu. Aldizkaria NOAUA!ko egoitzara heltzen denean jaso, eta autoan herri osoan banaketa lanak egitea, horixe egin beharrekoa.

Usurbildarra bazara, udalerria ezagutu eta gidabaimena eta autoa baduzu eman izena urriaren 8a baino lehen NOAUA!ko banatzaileen lan poltsan, elkartea@noaua.eus helbidera idatzita edo bestela deitu 943 360 321 telefono zenbakira.