Zenbait tailer eta ikastaroetan itxi dute jada izen emateko epea, beste hainbatetan ordea matrikulazio epeak zabalik jarraitzen du. Egunotan gainera, formazio saio berrien informazioa jaso dugu. Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolaturiko emakumeentzako ahalduntze ikastaroen, edota gurasoei zuzenduta, Hitz Ahok antolaturiko urte osorako formazio saioen deialdiak:
Hitz Aho
Formazioa gurasoentzat: "Guraso eta seme-alaben elkar ulertzea. Nola hitz egin gure seme-alabei entzun diezaguten. Nola entzun hitz egin dezaten…"
Landuko diren gaiak:
-Errespetuzko komunikazioa, bizitzarako komunikazioa.
-Nola ulertu eta jokatu jokaera desegokien aurrean.
-Adimen emozionala.
-Mugak posible dira zigorrik eta mehatxurik gabe?
-Nola erantzun gustatzen zaidan jokaeren aurrean.
-Gure amorrua nola kudeatu.
-Haurren autoestima.
-Nola bultzatu haurren autonomia.
-Zertan babesten dut gehiegi eta zertan ez diot ematen behar duen adina
Saioak: urriak 15, azaroak 12, abenduak 10, urtarrilak 21, otsailak 18, martxoak 10, apirilak 14 eta maiatzak 12 eta ekainak 9.
Bideratzailea: Nerea Mendizabal psikopedagogoa.
Nori zuzendua: 0-12 urte bitarteko seme alabak dituzten gurasoentzat.
Izen ematea: urriak 9 arte, hitzaho@udarregi.eus
Antolatzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.
Emakumeentzako ahalduntze ikastaroak
Urrian abiatuko diren saioetan parte hartzeko izen emateko deialdia zabaldu dute Parekidetasun Sailetik:
“Hegoak ebaki banizkio”
“Maitasun erromantikoaren inguruko hausnarketatik abiatuz, harreman parekideak eta osasungarriak eraikitzeko giltzarriak landuko dira ikastaroan”.
Egunak: urriak 19, 26, azaroak 2, 9, 23, 30 eta abenduak 14 (astelehenak).
Ordutegia: 17:00-19:00.
Lekua: Potxoenean.
Irakaslea: Clara Wolfram.
Hizkuntza: euskaraz.
“Heldutasunaren gozamena”
“Zahartzen hasten garenean ematen diren aldaketa fisiko, hormonal, psikologiko eta materialei modu eraginkorrenean aurre egiteko gakoak landuko dira, heldutasunaren etapa, ahalik eta modu aberasgarrian bizitzeko”.
Eguna: ostegunetan.
Ordutegia: 17:00-19:00.
Irakaslea: Pepa Bojo.
Hizkuntza: gaztelera.
Lekua: Bake Epaitegiko atzeko lokalean.
Hasiera data: Urriak 1.
Izen ematea doan: 943 377 110 edo parekidetasuna@usurbil.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
“Emozioen heziketa”, urriaren 1etik aurrera Santuenean
Juanjo Lertxundi usurbildarrak gidatuko duen ikastaroa urriaren 1ean aurkeztuko dute, 18:30etan Santuenea Elkarteko egoitzan. Urriaren 8an hasiko da, 7 aste iraungo duen ikastaroa. Yoga eta reiki saioak martxan dira jada:
Yoga
-Asteartetan: 18:30-20:00. Irakaslea: Juanjo.
-Astearte eta ostegunetan:
09:15-10:45. Irakaslea: Abelina.
16:00-17:30. Irakaslea: Juanjo.
20:30-22:00. Irakaslea: Abelina.
Reiki
-Asteazkenetan: 18:30-20:00. Abelina.
Informazio gehiago: Abelina Manso (619 791 170) eta Juanjo Lertxundi (637 413 691).
Muxurbil antzerki tailerra
Ixabel Agirresarobek iragarri duenez, "Muxurbil antzerki taldeak irailean hasiko ditu klaseak. Antzerkiarekin eta antzerkiaz gozatu eta ondo pasa nahi baduzu etor zaitez gurekin. Haur, gazte eta helduak ongi etorriak izango zarete gure artera". Izen emateko:
675 71 23 83 (Ixabel)
Etumeta AEK euskaltegia
Urriaren 1ean abiatuko dute ikasturte berria Etumeta AEK euskaltegian. Matrikulazio epea zabalik. Klikatu hemen eskaintza osoa ikusteko. Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:
Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.
Nagusia, 43
607 609 379.
Kz Gunea
Ikastarook programatu dituzte datozen asteotarako:
-Urriak 1-7, 09:00-11:00: NagusiWeb: pertsona nagusiei zuzendutako formazioa.
-Urriak 8-22, 09:00-11:00: Oinarrizko Internet ikastaroa.
-Azaroak 2-9, 16:00-18:00: Google Apps ikastaroa.
-Azaroak 16-24, 16:00-18:00: Sare Sozial Ikastaroa.
-Azaroak 30, 09:00-11:00: Youtube: bideoak ikustea baino gehiago.
Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net
Esperientzia Eskola
55 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako Esperientzia Eskolak abiatu du ikasturte berria. Saioak, orain arte bezala, astearte arratsaldero izango dira, Artzabalen. Izen emateko gerturatu Gizarte Zerbitzuetara edo deitu 943 377 110 telefono zenbakira.
"Usurbilgo Esperientzia Eskola 55 urtetik gorako Usurbilgo herritarrek, lan mundua utzi ostean, esperientziak landu, elkar-trukatu eta ezagutza berriak eurenganatzeko proiektua da. Partaideen garapen pertsonala sustatzea du helburu, ikuspegi fisiko, psikiko eta sozial batetik. Bide bertsutik, taldeak herri-mailan eta gizartean eragiteko duen ahalmena ere lantzen da; hau guztia errealitate soziala aztertzeko eta interpretatzeko bitartekoak emanaz.
Hala, ikasturtea iraila eta ekaina bitartean luzatzen da, eta astean bi orduko saio solteak antolatzen dira, astearte arratsaldetan, Artzabal Jubilatuen Etxean. Gai-zerrenda oso zabala lantzen dute partaideek: arnasketak, osasun-zainketa, komunikazioa, informatika, musika, literatura eta abar luze bat. Hau guztia oso modu ireki eta parte-hartzailean burutzen da, eta partaideek ez dute inolaz ere aurretiazko esperientzia edo ezagutzarik izan beharrik", eskolako arduradunek nabarmendu dutenez.
HHI-EPA
Abiatu dira, 18 urtetik gorako herritarrei zuzendua dagoen doako hezkuntza eskaintzari loturiko klaseak. Gogoan izan, oinarrizko prestakuntza, etorkinentzako programak, hizkuntzak, unibertsitate eta goi mailako zikloetarako sarbide proben prestakuntza, ekintza osagarriak…denetarik eskaintzen dute. Izen emateko ordutegia:
-Goizez: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara.
-Arratsaldez: astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara.
Informazio gehiagorako: 943 361 273 edo 012734aa@hezkuntza.net
Tximeleta Kirol Elkartea
Gimnasia erritmikoa eta hip-hop ikastaroak eskainiko dituzte ikasturte berri honetan, Oiardo Kiroldegian. Izen emateko deitu 943 116 342 telefono zenbakira.
Oiardo Kiroldegia
Oporraldi ostean sasoian egon nahi duenak, Oiardo Kiroldegiko ekintzen artean aukera dezake. Ikusi programatuak dauden ekintzak zeintzuk diren. "Informazio gehiagorako hurbildu Oiardo Kiroldegira edo deitu 943 372 498 telefono zenbakira", ohartarazi dute antolatzaileek:
-Entrenamendu funtzionala: denbora tarte txikian, intentsitate handiz lantzen diren ariketak.
-Haurdunentzat ariketa fisikoa uretan: ondoezak arindu eta erditze egunerako prestakuntza.
-Igeriketa gidatua: abiadura, erresistentzia eta teknika landuz, bakoitzaren egoera fisikoa hobetzen laguntzen duen lan saioa.
-GAP: indar lana, bereziki ipurmasailetan, sabelekoetan eta hanketan.
-Zumba Gazte: koreografia desberdinez osatutako saioa, dantza eginez (13-16 urte).
-Body Pump: pisu ezberdinekin egiten den lana, gorputza sendotzeko eta modelatzeko.
-Urtero bezala: mantenu gimnasia, Zumba, 3. adina, Pilates, Aerobika, Yoga, Spinning.
Ikastaroak Aginagan
-Euskal Dantzak (5 urtetik aurrera): asteazkenetan, 17:00-18:00.
-Pintura haurrentzat: ostiraletan, 17:00-18:30.
-Yoga helduak: asteartetan, 14:30-16:00.
-Yoga haurrak: asteartetan, 17:00-17:45.
Izen emateko: aginaga@eskolatxikiak.org
Antolatzailea: San Praixku guraso elkartea