Gure Pakea Elkartekoen zenbait ekimenetan izen emateko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 23a, 09:51

Ibilaldi, ikastaro eta hitzaldi bana antolatu dituzte irailaren 30etik aurrera. Baita aurten astebete atzeratu duten 80 urtekoen omenaldia ere. 2015. urte honetan 80 urte bete dituzten herritarrei egin ohi zaien omenaldi eguna urriko lehen igandean izan beharrean, bigarrenean, hilaren 11n ospatuko da oraingoan, urriaren 4an, #Kilometroak15 eguna baitugu. Omenaldi egunerako antolatu duten bazkarira, omenduak, haien senide eta lagunak daude gonbidatuak. Izen emateko irailaren 25era arteko epea dago. Ostiralera arteko epea baita, datorren asterako antolatu duten irteerako bazkarian apuntatzeko ere:

Irailak 30, asteazkena

08:15 Hernanira autobusez Laurok ondoko geltokitik eta Hernanitik Lasartera ibilaldia gero: Hernani-Urnieta-Lasarte. Iraupena: 3 ordu inguru. Hamaiketakoa (nork bere kontura) Lasarten.

Eguerdian, bazkaria nahi duenarentzat Artzabalen. Prezioa: 12 euro. Izen emateko azken eguna: irailaren 25a.

Urriak 1, osteguna

16:30 Hitzaldia Artzabalgo ekitaldi aretoan, herritar ororentzat irekia: “Herentzia eta Testamentua”. Hizlariak: bi abokatu.

Urriak 2, ostirala

Memoria ikastaroaren hasiera. Izen ematea zabalik irailaren 29ra arte.

Urriak 11, igandea

80 urtekoen omenaldia:

12:00 Meza.

14:00 Bazkaria Atxega Jauregian omendu, eta hauen senide eta lagunentzat. Izen ematea, irailaren 25era arte. Prezioa: 35 euro. Ordainketak kontuotan egin daitezke:

Euskadiko Kutxa: 3035 0140 31 1401018416.

Kutxabank: 2095 5069 04 1060905378.

Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.