Haur Eskolan, nahiz Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ikasten ari direnek 2015-16 ikasturterako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dute urriaren 2ra arte. Honatx eskabideak aurkeztu edo argibide gehiago jasotzeko kontuan hartu beharrekoak:
Haur Eskola
Epea: urriaren 2ra arte.
Eskabide-inprimakia eskuratu eta aurkezteko tokia: Haur Eskolako idazkaritza.
Ordutegia: 8:30-12:15.
Oharra: eskaintzen diren laguntzak eta diru sarreren taulak idazkaritzan daude eskuragarri.
Informazio gehiago: 943 374 061.
HH, LH eta DBH
Epea: urriaren 2ra arte.
Eskabide-inprimakia eskuratu eta aurkezteko tokia: Udarregi Ikastolako idazkaritza.
Ordutegia:
-Irailaren 18tik 25era: 12:00-13:30.
-Irailaren 28tik urriaren 1era: 12:00-13:30era eta 16:00-17:00.
Oharrak:
-2014-2015 ikasturtean beka edo laguntza jasotako ikasleek, datu-orri ofiziala bete beharko dute soilik.
-Eskaintzen diren laguntzak eta diru sarreren taulak idazkaritzan daude eskuragarri.
Informazio gehiago edo hitzordua eskatzeko: 943 361 216.
Udarregi Ikastolaren ataria: udarregi.eus