Hilabeteotan aurreratu duten moduan, 5 gune eta 5 kilometro luze izango ditu #Kilometroak15 ekimeneko zirkuituak. Urriaren 4an non, noiz eta zer egongo den jakitea falta zitzaigun. Ostegun honetan aurkeztu dute datorren jaialdiko antolatzaileek, urriko lehen igandean izango dugun ekitaldi festa. Egitarau osoa kontsultatzeko klikatu hemen:
Urriaren 4an, egunean eta ibilbidean zehar, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak, erraldoi eta buruhandiak, joaldunak, batukada, dantzak, txalapartariak, elektrotxaranga, txaranga... izango dugu. Baina gunez gune zer nolako ekitaldiez gozatu ahalko dugu? Hemen, tokian tokiko eskaintza zabalaren berri:
1. gunea, Ikastola/Agerialde:
Agerialden:
09:30 Zabaltze ekitaldia.
11:00 Erronka: 1. proba.
12:00 Omenaldia eta lekuko ematea.
12:45 Erronka: 2. proba.
13:30 Amaiera.
Udarregi Ikastolako belardian:
09:30 Erronka: harrera.
10:00 Erronka: aurkezpena.
10:45 Labrit.
12:00 Udarregi Ikastolako ikasleen musika eta kantu saioa.
13:30 Kezka.
15:00 Aukeran Dantza Taldea.
16:30 Oxabi.
18:00 Espaloian.
19:00 Amaiera.
L gunea, Lurra kalea
Egun osoan zehar:
-Kutxa Fundazioak antolatutako "Gipuzkoa solidarioa" eta "Kutxa Ekogunearen" postuak.
-Herri baratzetara bisita eta haurrentzako tailerrak.
-Jakoba Errekondoren kontsultak.
-Eusko Label pintxoak.
19:00 Amaiera.
2. gunea, Aranerreka/Agerreazpi:
10:15 U.K.Bill
11:00 Erronka: 1. proba.
12:00 Skakeitan.
12:45 Erronka: 2. proba.
14:00 Betagarri.
15:30 Hotzikara.
16:15 Izeberg.
17:30 Eskean Kristö.
18:30 Amaiera.
3. gunea, Txaragaña/Harane
11:00 Tomaxen abenturak.
11:00 Erronka: 1. proba.
12:45 Irri Herri Anitz.
12:45 Erronka: 2. proba (13:30etan amaiera).
14:45 Korri, Xalto eta Brinko.
16:30 Txantxariak.
18:00 Amaiera.
K gunea, Kalezar:
Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatutako tailer inklusiboak eta komun unibertsala.
4. gunea, Atallu/Bizkarre:
11:00 Erronka: 1. proba.
11:45 Lain.
12:45 Erronka: 2. proba.
13:30 Odolaren Mintzoa.
14:15 Desegin.
15:30 Anai-Arrebak.
16:30 Erronka: finala.
18:00 Hesian.
19:00 Amaiera.
5. gunea, Santuenea:
10:45 Iñorkiñak.
12:15 Perlak.
13:45 Triki Ta Ke.
15:15 Joseba B. Lenoir Gang.
17:00 Oreka TX.
18:00 Amaiera.
Eta gainera...
Jan edana baita antolatuko diren bazkariotan:
-1. gunean: Kilometroak menua: paella, oilasko izterra, azkenburukoak, ura, sagardoa eta ardoa. Prezioa: 15 euro. Txartelak: guneko diru-truke postuetan eta jangelan salgai.
-Kaxkoan: sagardotegiko menua. Prezioa: 25 euro. Txartelak: guneko diru-truke postuetan eta jangelan salgai.
-Janari eskaintza bereziak: Agiñako piperrak ikastolan, Txara gainan eta Santuenean; muskuiluak ikastolan; eta zikiroa Santuenean.