Batzokian bart egindako pintadak gaitzetsi ditu EAJk

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 25a, 12:55

EAJ-PNV alderdiaren egoitzan pintadak agertu dira bart. EAJk prentsa-ohar bidez honelako ekintzak gaitzetsi nahi ditu: "Bizikidetza eta errespetua  eskatzen ari garenean horrelako ekintzak atzera pausoak dira. Pentsatzen genuen Usurbildarrak aldaketa prozesu batean ginela, baina tamalez, hau horrela ikusten ez duten herritarrak ere baditugu gure artean, penagarria da. Ikusi beharko dugu beste herritar eta politikariek ere zer pentsatzen duten bortizkeria eta giza errespetu falta honen aurrean".

Azken hilabeteotan hizpide izan den inklusibitateari aipamena egiten diote oharrean. "Usurbilen hainbeste bultzatzen ari garen inklusibitate gaiarekin honela azaltzen da dekalogoan aipatutakoa: Herritar gisa dagozkigun eskubideak eta aukera-berdintasuna bermatzea guztion esku dago. Hortaz, legeetatik harago, behar beharrezkoa da jendartearen eraldaketa sozial eta kultural sakona inklusiorantz”.