Denetariko kirol hitzorduak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 25a, 13:19

Denboraldi berriko futbol eta eskubaloi neurketak edota Zubietak igandean jokatuko duen Endika Abril Txapelketako finalerdia. Denetariko kirol hitzorduak asteburuan. Partidez gain, kontuan hartzeko zenbait izen emate deialdi. Guztien berri segidan.

Izen ematea, Futbol Eskolan

Ostiral honetarako, irailaren 25erako eta 29rako finkatu du Usurbil F.T.-k izen emateko hitzordu bana; Haranen, 17:30-19:00 artean.

Beteranoen futbol taldea

“Futbola gustuko izan eta Usurbil F.T.-n jokatu baduzu, beteranoen taldean parte hartu!”, luzatu dute gonbita. Informazio gehiagorako deitu 658 709 246 telefono zenbakira.

Futbola Haranen

Irailak 26, larunbata

15:30 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Santo Tomas Lizeoa K.E.

17:45 Preferente mutilak: Usurbil F.T.-Amaikak Bat K.E.

Eskubaloia Kiroldegian

Irailak 27, igandea

10:00 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E. “A”-Errotabarri

11:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Errotabarri

Zubieta, Endika Abril Txapelketako finalerdietara

Aurreko igandean jokatu zuten hirugarren neurketa ere, Baigorriren aurkakoa, 13-4 irabazi ostean, Endika Abril Errebote Txapelketako finalerdietarako sailkatu da Zubieta. Finalerdia igande goizeko 11:00etatik aurrera jokatuko dute zubietarrek, Hendaiaren aurka Villabonan.

Uharte-Arakil-Goldaraz mendi irteera

Urriaren 18rako antolatu duen txango honetarako izen ematea zabaldu du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak.

Eguna: urriak 18, igandea.

Ibilbidea: Uharte Arakil-Goldaraz (20 kilometro).

Abiatzeko hitzordua: 07:00, Oiardo Kiroldegia.

Joan etorria: autobusez.

Izen ematea: 12 euroko ordainketa egin urriaren 14a baino lehen, Andatza M.K.T.-ren kontuotako batean:

-2095 5069 0710 6848 9805 (Kutxabank)

-3008 0259 1630 0543 0321 (Rural Kutxa)

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo dugu.

-Janaria norberak eraman behar du.

-Edaria Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak eramango du.

Informazio gehiago: andatza.com


Antolatzailea: Andatza M.K.T.