Klikmetroak helmugara heltzen lagundu

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 28a, 09:11

4.000 metrotara heltzeko bidean da Klikmetroak egitasmoa. Baina gogoan izan, #Kilometroak15 lagundu eta aipatu ekimeneko ibilbide birtuala osatzeko guztira 5 kilometro egin beharrak daudela. Metroz metro, zuen atxikimendu mezuekin. Sartu klikmetroak.kilometroak.eus atarian eta babestu, girotu, berotu sarea igande honetako jaialdi erraldoirako, zuen hitzekin. Sustatzaileek, ibilbide birtuala osatzen segitzeko gonbita luzatzen dute.

Jasotako azken mezuetako batzuk segidan. Igandean Usurbila etortzeko deialdiak, animu mezuak, edota euskara, Kilometroak, Udarregi Ikastola eta Usurbil goraipatzeko hitzak:

3536. metroa, Ariane Monzon: "Ondo pasa denok Kilometroan!".

3535. metroa, Ainhoa Aranburu Sudupe: "Animo Usurbil! Dena ondo aterako da igandean!".

3534. metroa, Jon Azkue: "Urriaren 4an ikusiko Gattunk!".

3533. metroa, Aitana Davila: "Usurbilen Gattunk! Aupa Gattunk! Kilometroak15 Usurbil. Ondo pasa!".

3524. metroa, Iñigo Sasian: "Eman euskara elkarri!".

3508. metroa, Asier Agirre: "Gora Kilometroak! Guztiok lagundu behar dugu!".

3486. metroa, Naroa Aramendi: "Zaindu maite duzun hori! Aupa euskara eta Kilometroak 2015!".

3453. metroa, Itsaso Salsamendi: "Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!".

3386. metroa, Julen Oiarbide: "Euskararekin bat denok Usurbilen!".

3336. metroa, Joxean Labaien Arrillaga: "Izatez txikia baina zerbait handia eraikitzen ari zarete".

3303. metroa, Elen Etxebarria: "Urriaren 4an denok Usurbilen ikusiko Gattunk! Aupa Usurbil eta gora KMK15!".

3302. metroa, Manex Irazabal: "Aupa Kilometroak! Guztiok Gattunk, etorri Usurbila!".

Mezu guztiak ikusi edota mezuak idazteko ataria: klikmetroak.kilometroak.eus