KMK15-eko Erronka, egun osoz eta 4 guneetan

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 28a, 10:16

Gipuzkoako 21 ikastoletako 339 ikasleek parte hartuko dute igande honetako #Kilometroak15 egunez ospatuko den Erronka handian. Parte hartzea nabarmen igo da iaztik hona. 100 erronkari berri erakarriko baititu Usurbilgo jaialdiak.

Erronkarien artean, Udarregi Ikastolak ordezkaritza propioa izango du. DBH-n Erronkarako talde bat osatu dute. Urriaren 4ko hitzordu nagusiaren aurretik, zenbait proba egin dituzte jada. Azkena, bideo lehiaketa. Taldea aurkezteko bideo labur bat grabatu behar zuten. Sarean duzue usurbildarren ikus-entzunezko lana, beste lehiakideek grabaturikoekin batera. Urriaren 15era arte gustukoena duzuen bideoaren alde bozkatu ahalko duzue. Udarregi Ikastolako taldearena, esteka honetan duzue ikusgai. 1.000, 500 eta 250 euroko sari bana dago jokoan, txapelketara aurkezturiko hiru bideo onenentzat:

http://erronka-kilometroak.joveninhastalos30.com/node/64

Erronka inklusiboa

Horiek Erronkarien proba nagusiak urriaren 4a heldu bitarte. Igandean izango dute egun handia. Indartua datorren edizioa aurten Usurbilen. Erronkari kopurua igo da aipatu moduan, antolatzaileek 24 kidera arteko taldeak osatzeko aukera eskaini baitute. Bestalde, gune bakar batean izan beharrean, 4 guneetara zabaldu dute Erronka. Eta gainera egun osoz ospatuko da ekimena. Halere, #Kilometroak15 ekimenera datozen gazteek Erronka edota kontzertuez gozatzeko aukera izango dute. Denetariko astia beraz, antolatzaileek proba orduak eta musika emanaldiak aldi berean izatea saihestu baitute.

Erronka inklusiboa izango da. "Lasto fardoak", "Globinkana", "Eskalagardoa", "Sagar biltzen" izeneko probetan nabariko da. Eta baita finalean ere, erronkari guztien arteko final handia ospatuko baita Atallun. Gazteek primeran pasako duten eguna, harrera eta aurkezpen ekitaldiarekin hasiko dute. Honatx egitaraua:

Urriak 4, igandea

1. gunea, Ikastola/Agerialde:

Udarregi Ikastolako belardian:

09:30 Erronka: harrera.

10:00 Erronka: aurkezpena.

Agerialden:

11:00 Erronka: 1. proba.

12:45 Erronka: 2. proba.

13:30 Amaiera.

2. gunea, Aranerreka/Agerreazpi:

11:00 Erronka: 1. proba.

12:45 Erronka: 2. proba.

3. gunea, Txaragaña/Harane

11:00 Erronka: 1. proba.

12:45 Erronka: 2. proba (13:30etan amaiera).

4. gunea, Atallu/Bizkarre:

11:00 Erronka: 1. proba.

12:45 Erronka: 2. proba.

16:30 Erronka: finala.

Informazio gehiago:

Erronka

kilometroak.eus