Herritar eta herriko taldeen aldeko apustua, KMK15 jaialdirako

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 28a, 10:59

Usurbil erakusleiho garrantzitsuan bihurtuko da igande honetan, urriaren 4an, udalerri honetan izango ditugun bisitari guztientzat. Batzorde eta zeregin guztietarako herritarrak auzolanean ariko dira; txosnak, trafikoa, ibilbidea, guneak, hondakinak kudeatzen, osasun zerbitzuetan, segurtasun edota komunikazio lanetan... Nabaria da bestalde, antolatzaileek #Kilometroak15 egunerako, herritar eta herriko taldeen alde egin nahi izan duten apustua. Agerikoa da, egitaraua errepasatzen hasten bagara.

Agerialden ospatuko den irekiera ekitaldian eta omenaldian, herritarren parte hartze eta presentzia begi bistakoa izango da. Gune berean, lehenengoan, goiza usurbildarrena izango da. Labrit bakarlariarekin lehenik, gero ikasleak kantari izango ditugu eta Kezka taldearen kontzertua eguerdian.

Udarregiko ikasle talde bat, Erronkan duten onena ematen ariko dira egun osoz. Agerreazpi ingurura gerturatzen bagara, Jakoba Errekondo paisajistarekin topo egingo dugu. Bere lan eremuari loturiko hainbat kontsulta egiteko aukera izango da usurbildarrarekin.

Azpimarratzekoa da bestalde, herriko musikarien lana plazaratzeko eta herritik kanpo ezagutzera emateko, antolatzaileek egin nahi izan duten ahalegina. Herriko bakarlari eta talde guztiok, egun bakar eta berean, denak oholtza gainean ikusteko aukera ederra izango dugu igandean; Labrit, Kezka, Odolaren Mintzoa, Izeberg, Iñorkiñak, Hotzikara edota Desegin.

1. gunea, Ikastola/Agerialde:

Udarregi Ikastolako belardian:

10:45 Labrit.

12:00 Udarregi Ikastolako ikasleen musika eta kantu saioa.

13:30 Kezka.

L gunea, Lurra kalea

-Jakoba Errekondoren kontsultak.

2. gunea, Aranerreka/Agerreazpi:

15:30 Hotzikara.

16:15 Izeberg.

4. gunea, Atallu/Bizkarre:

13:30 Odolaren Mintzoa.

14:15 Desegin.

5. gunea, Santuenea:

10:45 Iñorkiñak.

Eskuorria KMK15