KMK15-ek urriaren 4rako soinu banda, bideoklipa eta koreografia prest ditu

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 28a, 07:44

Egunotan sarritan ikusi eta entzungo dute Usurbildik kanpo, udaberriaz geroztik Usurbilen antolaturiko ekitaldi eta ospakizunetako soinu banda izan dugun #Kilometroak15 ekimeneko abesti eta bideoklipa. Albiste honetan estekatua duzue. Eta gogoan izan, koreografia ere badu "Lotzen GaTTunk" kantak. Irailaren 12an, ehunka herritarrek Mikel Laboan plazan dantzatu zutena:

"Lotzen Gattunk" denon ahotsez abestua

Koreografia, abestia, bideoklipa... herrian eta herritik sortua izan da. Herritarren arteko auzolanetik. Sarri entzun arren, zuen artean oraindik "Lotzen GaTTunk" abestiak dioena ikasi ez duenik baldin bada, hemen duzue letra osorik:

Lotzen GaTTunk...

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hariketan ari

Harik eta behar den artean ari

artean arin

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

lokarri listari sokari hari

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hari artean, hari tira hari hari

Hari artean, ahalari tiraka

Hari artean, hariari tiraka ari

Hari artean, hari hariketa

Hari artean, hari tira hari tira

Ahalari tiraka, hariketa hariketa

Hari GaTTunk

ari GaTTunk TTunk

Hari GaTTunk

baGaTTunk ari

Hari GaTTunk

ari GaTTunk

BaGaTTunk hari

hari GaTTunk GaTTunk

Lotu josi heldu

Bai baGaTTunk

ba ote goaz

goaztean

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan, gatoztin

Bai baGaTTunk

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan,

goaztean

Hariketan ari

Harik eta behar den artean ari

artean arin