Muntaketa lanak abian, KMK15 astean Gattunk

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 28a, 12:47

[video width="480" height="270" mp4="http://www.noaua.eus/wp-content/uploads/2015/09/VID-20150928-WA0000.mp4"][/video]

Konturatzerako heldu da, #Kilometroak15 ekimenaren astean Gattunk jada. 6 egun baino ez urriaren 4ko jaialdi erraldoirako, eta herria datorrenerako prestatzen ari da. Muntaketa lanak hasiak dira. Ibilbideak izango dituen bost guneetan izan gara astelehen goiz honetan. Irudiotan bildu dugun moduan, udalerria eraldatzen hasia da.

Muntatu eta bilketa lanerako laguntza deialdia

Laguntza beharko da egunotan, muntaketa lanetan bereziki. Antolatzaileen esanetan, asteazken-ostegunetik asteburura bitarte, eskertuko lukete ahal duten herritar guztien laguntza, iganderako azpiegitura guztia prest egon dadin.

Urriaren 4ko jaialdi egunaren amaieran hasiko dira bestalde, desmuntaketa lanak. Antolakuntzatik gogorarazten dutenez, igandean lanak zenbat eta gehiago aurreratu, orduan eta zeregin gutxiago hurrengo egunetan. Desmuntaketa lanak guneetako ekitaldiak amaitu ahala hasiko dira. Honenbestez, igande arratsalde, iluntze partetik aurrera desmuntaketa lanetarako laguntza beharko da baita.

Zereginotan edota beste lan batzordeetan parte hartu nahi duenak, honatx izen emateko dituen bideak: 943 36 12 16 (Udarregi Ikastolako idazkaritza) edota kilometroak2015@ikastola.eus