Datozen hauteskundeez hitz egiteko, EHBilduren batzar irekia asteartean

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 29a, 09:23

Abenduan izango diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begira, batzar irekia deitu du Usurbilgo EHBilduk astearte honetarako, irailaren 29rako 19:00etan Potxoenean. Bertaratzeko deialdia luzatu dute. Potxoenean "elkartzea gonbidatzen zaitugu. Zure ekarpenak baliozkoak izango dira eta". Honatx jorratuko duten gai zerrenda:

1. Amaiurrek Madrilen egindako lanaren balantzea egingo da eta aurrera begirako plan politikoa eztabaidatu.

2. Gizarte zibileko hainbat kidek egindako "Candidatura Unitaria" proposamena onartzen dugun edo ez bozkatuko dugu.

3. Hautagai proposamenak. Nahi beste hautagai proposatuko ditugu. Proposamen guztiak herrialdeko batzarrean bilduko dira.