Futbol Eskolan izen emateko azken aukera, 17:30-19:00 artean Haranen

Noaua Aldizkaria 2015eko irailaren 29a

Aurreko ostiralerako, irailaren 25erako zuten deitua Futbol Eskolan parte hartu nahi duten gaztetxoei zuzenduriko izen emate eguna. Astearte honetan bigarren eta azken aukera. 2015-16 kirol urtean Futbol Eskolan aritu nahi dutenek, gaur 17:30etatik 19:00etara Haranera gerturatu eta apuntatu daitezela.

Beteranoen futbol taldea

“Futbola gustuko izan eta Usurbil F.T.-n jokatu baduzu, beteranoen taldean parte hartu!”, luzatu dute gonbita. Futbolari helduen taldean parte hartu nahi dutenek, informazio gehiagorako deitu dezatela 658 709 246 telefono zenbakira.