HAPOa eta Emakumeen Mundu Martxa, 18:00etako osoko bilkurako gai zerrendan

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 29a, 09:24

Iraileko azken astearte honetan izango da hilabete honi dagokion osoko ohiko bilkura, arratsaldeko 18:00etan hasita udalbatza aretoan. Hiria Antolatzeko Plan Orokorrari loturikoak izango dira gai gehienak. Aurrerakina jendaurrean egon den artean aurkeztu diren iradokizunei erantzungo die udalbatzak, eta Plan Orokorra idazteko oinarrizko irizpide eta helburuak bozketara eramango ditu gobernu taldeak.

Hirigintzari loturiko kontu gehiago. Hilerriko hilobien gaineko eskubideen esleipena ahotan hartuko dute udal ordezkariek. Gaia zeharo aldatuz, Emakumeen Mundu Martxari lotuta, EHBildu proposamen bat aurkeztekoa da astearte honetako saioan. Honatx gai zerrenda osoa:

1.- 2015/07/28ko bilkurako aktaren onespena.

2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2015eko uztailaren 18tik irailaren 18ra. (2015/0234 – 2015/0865)

3.- Udalak hilerri berrian hilobien gaineko eskubideak esleitu ahal izateko lote berri baten eskaintza (8.lotea).

4.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-59 (Ugartondo) Eremuko Xehetasun-Azterketaren hasierako onespenari tartekatutako alegazioa erantzutea eta Xehetasun-Azterketa behin betikoz onartzea.

5.- Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Aurrerakina jendaurrean egon den epealdian aurkeztutako 01.iradokizuna erantzutea.

6.- Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Aurrerakina jendaurrean egon den epealdian aurkeztutako 02.iradokizuna erantzutea.

7.- Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Aurrerakina jendaurrean egon den epealdian aurkeztutako 03.iradokizuna erantzutea.

8.- Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Aurrerakina jendaurrean egon den epealdian aurkeztutako 04.iradokizuna erantzutea.

9.- Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Aurrerakina jendaurrean egon den epealdian aurkeztutako 05.iradokizuna erantzutea.

10.- Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Aurrerakina egon den epealdian aurkeztutako 06. iradokizuna erantzutea.

11.- Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Aurrerakina jendaurrean egon den epealdian aurkeztutako 07.iradokizuna erantzutea.

12.- Hiria Antolatzeko Plan Orokorra idazteko oinarrizko irizpide eta helburuak onartzea.

13.- EH Bilduk aurkeztutako proposamena: Emakumeen Mundu Martxa.

14.- Galdera-eskaerak.