KMK15 egunerako laguntzaileak behar dira

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 29a, 12:04

Antolatzailek zabaldu dutenez, 70 boluntario falta dituzte bereziki zirkuiturako eta ingurumen batzordean. Animatzen zaretenok eman izena azkar 943 36 12 16 telefono zenbakira deituta (Udarregi Ikastolako idazkaritza) edota kilometroak2015@ikastola.eus helbidera idatzita.

Muntaketa eta desmuntaketa

#Kilometroak15 ekimenaren bezperatan Gattunk jada eta herria datorrenerako prestatzen ari da. Laguntza beharko da egunotan, jada martxan den muntaketa lanetan bereziki. Antolatzaileen esanetan, bereziki asteazken-ostegunetik asteburura bitarte, eskertuko lukete ahal duten herritar guztien laguntza, iganderako azpiegitura guztia prest egon dadin. Berdin, igande arratsaldetik aurrera ere. Jaialdiko ekitaldiak bukatzen joan ahala abiatuko baita desmuntaketa lan guztia.

Honez gain, aipatu moduan, bereziki zirkuiturako eta ingurumen batzorderako ere laguntza behar da. Zereginotan edota beste lan batzordeetan parte hartu nahi duenak, azkar eman izena: 943 36 12 16 (Udarregi Ikastolako idazkaritza) edo kilometroak2015@ikastola.eus